XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Mugimenduaren lehen urteetan nahasketa - baina ez gure ikuspegitik irudi dezakeen bezain lehergarria - baten antzera hasi zen, alde batetik bortizkeri anarkista edo radikaltasun nietzschiarra, eta bestetik (...) burutzapenera zuzenduriko neurriz kanpoko nazionalismoa, hau da, erabat bateratutako Italia baterantz, Estatu Vatikanotar eta enperadorego Austro-hungaroaren okupaziotik libre.

Baina denbora aurrera doan bezala, gero eta gogorrago eta bortitzago bihurtzen da, 1914-16rako garaian perbersio politiko eta estetiko baten itxura hartu arte: identifikazio bat sortzen da gerraren behar politikoa eta bere tresna nahiz egoeren (kanoi, bonbardaketa, uniformeaak...), estetizazioaren artean, gerra eta iraultzaren arteko identifikazioa bezalaxe, zeinaren ondorioz futurismoa konfusio kateen amildegian abailtzen den.

Ikuspuntu estetikotik ikusita, gerra - Marinettiren iritziz - zentzuentzako festa bat da, energia erabilera oparoa eta prozedura higieniko bat, ez prebentziozko zentzuan, aktibo eta (...) bezala.

Bortizkeriaren estetizazio honek sarritan itxura erotikoa hartu zuen.

l909ko Gerra, munduko higiene bakarra, glorifikatu nahi dugu, ... anarkisten keinu errauslea... eta 1914ean Milanen eginiko lehen agerraldi interbentziozalearen artean urrats bat dago, gerraren estetizazio mentalaretik bortizkeriaren benetako praktikara joateko eman behar den urratsa alegia.

Ezin zitekeen beste inola ere izan: Bizitzarekiko irrikaren funtzionamendua aldaezina da, Arte = Ekintza binomioaren aukera elektrizanteak.